Lasterketa zoroak (1968)

 

 

"Wacky races" hau da "Lasterketa zoroak" telesaila nork ez du ezagutzen?. 70. hamarkadan TVE-k aireratu zuen telesaila eta oso arrakastatsu bihurtu zen laster.

Edertrack estudioetan bikoiztu zen 2006-an Monica Erdozia zuzendaria izanik. Baina ez ziren jada Edertrack, baizik eta MIXER Bilbao Estudioak.

Kepa Cueto-k "Pierre no doy una"-ren papera bete zuen (frantsestar doinuarekin, pentsa!), casting bat egin eta gero; Monica-k "Penelope Lamour-rena" eta Xeberri-k "txakurrarena" eta "Peter Lerden"-ena; "gangsterren jefea"-rena Eduardo Gorriño-k; "Alanbikea"-rena Patxi Ugalde-k eta "Txatar tankearen sarjentu"-arena Txomin Bengoa-k. Felix Arkarazo narratzailea izan zen eta Joseba Etxebarria-k atal bakoitzaren titulua esaten zuen.

 

4. gelan bikoiztu zen Eva Martínez teknikariarekin

Mónica Erdozia zuzendaria

 

PASADIZOA

 

Antza zenez jende gutxik gogoratzen zuen telesaila eta batez ere itzultzailea eta zuzendaria, eta hala, Pierre Nodoyuna, Dick Atorrante bihurtu zen euskarazko bertsioan. Horrek esan nahi du itzultzaileak jatorritik literalki itzuli zuela izena eta gero gelan zuzendariak ez zuela zuzendu "akatsa". Grazia galdu zen, berriro ere, itzulpenarekin.